XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) galera-egoeran jartzen du, gainezkatu eta txunditu egiten du: testuaren gozamena da.

Barthes-ek planteatzen duen testu eta idazkuntza nozioa bi jarreren tartean aurkitzen da: ezen aldi berean eta kontraesankorki hartzen baitu parte kultura ororen hedonismo sakonean... eta kultura horren suntsiketan: bere niaren kontsistentziaz gozatzen du (hori du bere atsegina) eta ni horren galera bilatzen du (hori du bere gozamena).

Bere baitan birritan banaturik dagoen sujetu bat da, birritan makurra.

Ez gure lengoaiaren kontzientzia bakarrik, baizik eta haren arauak hausteko era bilatzen du haren menpekotasunari ihes egiteko.

Baina Nola egon daiteke testu bat, lengoaia izanik lengoaietatik at?

Nola kanporatu (kanpoan ezarri) munduko hizkerak, hizkera gabe,...

Nola libra daiteke testua fikzioen, soziolektoen gerratik?

- Akitze-lan progresibo baten bitartez.

Barthes galdera horrekin Zero graduan ikusi genuen eta han kontraesan ebatzezin gisa agertzen zen arazoan sartzen da: kontzientzia berriaren edukiak forma zaharrez, nork bere burua adigarri bihurtzeko zeinu faltsuez esplikatzearenean.

Hemen erantzuna ematen du: testu-espazioaren sorkuntza, testuak bere baitan hartzen du kontraesan logikoa eta lengoaia guztiak nahastuko lituzkeena erakusten du, bere aniztasuna, erreferentzia soziolinguistikoa ezabatuz:

testuaren atzean ez dago inolako ahotsik; lengoaiak ez du inongo lekutatik hitz egiten: idazkuntza atopikoa da.

Barthes-ek irteera-bide bat bilatu nahi dio gure orainaldiaren impasseari, zeren lengoaia oro, leku eta ahots batetik ahoskatzen den bezain laster, lengoaien gerraren preso da, borroka ideologikoan sartzen da.

Baina ideologia bakarra dago seinalatzen du Barthes-ek: klase dominatzailearena; (...)